0
This content is only accessible to Premium users.
Premium is a role reserved for certain users of the community. Find out how to obtain it.
Go premium and get these benefits:
Access to special content
Exclusive opportunities
Specialized channels
And many more advantages
Get in touch with the promoters of your community to find out how to become Premium
Unibertsitatea: 25 urte gorakoentzako sarbide probak
Published by Gaz
14/03/2023
News Items, Professional Training, Academic Background
25 urte baino gehiago badituzu eta gazteagoa zinanean unibertsitaterako sarbide proba (Selektibitatea, EBAU...) egin ez bazenuen, beste aukera bat dago unibertsitate gradu batean matrikulatzeko. 

Gradu bat ikasi nahi duten, urte naturalean 25 urteak betetzen dituzten eta ohiko sarbide betebeharrak betetzen ez dituzten pertsonek matrikulatzeko sarbide proba espezifiko bat dago.

Proba hau bi fasek osatzen dute:


  1. Proba amankomuna. Lau ariketaz osaturik dago: testu-iruzkina edo gaur egungo gai baten garapena, gaztelania, kanpoko hizkuntza (frantsesa, ingelesa, alemana, italiera edo portugesa aukeran) eta, azkenik, euskara proba bat (hainbat aukera daude proba hau balioztatzeko).
  2. Proba espezifikoa. Hautagaien trebetasunak, ahalmenak eta gaitasunak ebaluatzen ditu aukeraturiko ikasketak aurrera eramateko. Bost ezagutza ildoetatik, aurkezten denak bat aukeratuko du, eta honen barnean, azterketa egitekoa nahi dituen bi ikasgaiak aukeratuko ditu. 
    • Artea eta Giza Zientziak. Irakasgaiak: Artearen Historia, Historia, Marrazketa Artistikoa eta Filosofiaren Historia. 
    • Zientziak. Irakasgaiak: Matematika, Fisika, Kimika eta Biologia. 
    • Osasun Zientziak. Irakasgaiak: Gizarte eta Osasun Zientzietarako Matematika, Fisika, Kimika eta Biologia. 
    • Gizarte eta Lege Zientziak. Irakasgaiak: Gizarte Zientziei eta Osasun Zientziei Aplikaturiko Matematika, Enpresa Ekonomia, Historia eta Geografia. 
    • Ingeniaritza eta Arkitektura. Irakasgaiak: Matematika, Fisika, Kimika eta Marrazketa Teknikoa. 
EHUk urtero burutu ohi du proba honetarako deialdi bat eta, kalifikazioa hobetu ahal izateko, hurrengo deialdietan parte hartzeko aukera ere eskaintzen da.
Helduen Irakaskuntzarako Ikastetxeek proba hau gainditzeko prestakuntza kurtsoak eskaintzen dituzte.
Helduen Hezkuntza (HHE)


Ezagutzen ez dituzun hitz edo kontzeptuak? Erabili gure Glosarioa!
GLOSARIOA