0
This content is only accessible to Premium users.
Premium is a role reserved for certain users of the community. Find out how to obtain it.
Go premium and get these benefits:
Access to special content
Exclusive opportunities
Specialized channels
And many more advantages
Get in touch with the promoters of your community to find out how to become Premium
Errenta aitorpena: Alokairuagatiko kenkaria
Published by Gaz
20/09/2023
News Housing/Rent, Where to live, Items, Ancillary expenditure, Ancillary expenditure
Etxebizitza bat alokatuta baduzu edo bat alokatzea pentsatzen ari bazara, artikulu hau zuretzat da. Etxebizitzaren alokairua zenbat kostatuko zaizun kalkulatzerakoan, garrantzitsua da errenta-aitorpenean alokairuagatiko kenkaria kontuan hartzea.

Alokairuagatiko kenkaria errenta aitorpenean zure ohiko etxebizitzaren alokairuan egin duzun gastuagatik ordaintzea dagokizunaren gainean egiten den deskontua da. Zenbateko hori zure nominaren PFEZ gisa hileko atxikipena murrizteko erabil dezakezu, edo dagokizunaren gainetik utzi, aitorpena egiten duzunean aparteko gasturen bati aurre egiteko.

Ohiko etxebizitzan alokatzeagatiko kenkariaren ehunekoak eta mugak:

·         Orokorra: % 20. 1.600 euro gehienez.
·         Familia ugariaren zergadun titularra: % 25 eta 2.000 euro gehienez.
·         30 urtetik beherako zergaduna: % 30 eta 2.400 euro gehienez.

Kenkaria kalkulatzeko: alokairu gisa ordaindutako zenbatekoei kendu egingo zaie zerga hau arautzen duen araudia aplikatuz etxebizitza alokatzeko zergadunak jaso dituen dirulaguntzen zenbatekoa.  

ADIBIDEA
Maitek 29 urte ditu eta pisu bat partekatzen du lagun batzuekin. 335 euroko alokairua ordaintzen du. Errenta-aitorpena egiten duenean, urte amaieran 1206 euro zergapetzen ditu, hau da, benetan 235 euro ordaindu ditu hileko.
 

Informazio gehiago:

Ezagutzen ez dituzun hitz edo kontzeptuak? Erabili gure Glosarioa!
GLOSARIOA