0
This content is only accessible to Premium users.
Premium is a role reserved for certain users of the community. Find out how to obtain it.
Go premium and get these benefits:
Access to special content
Exclusive opportunities
Specialized channels
And many more advantages
Get in touch with the promoters of your community to find out how to become Premium
You need to sign in or sign up before continuing
Autoenplegua: Langile autonomo berrientzako tarifa laua
Published by Gaz
19/03/2024
News Items, Employment & Entrepreneurship, Entrepreneurship
2023-2025 aldian, Autonomoen Araubidean hasierako alta ematen duten pertsonek kuota murriztua (tarifa laua) aplikatzea eskatu ahal izango dute.

Baldintzak eta bateraezintasunak:

  • Azken 2 urteetan edo azken 3 urteetan LAABean (RETA) alta emanda ez egotea, aurretik prestazio hori eskatzen bada.
  • Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin zorrik ez izatea.
  • Autonomo kolaboratzaileak ez izatea.
  • Ezin da tarifa laua eta jarduera-aniztasunagatiko hobaria aldi berean eskuratu.

Zenbatekoak eta epeak:

Orokorra:

  • 80 euro hilean jardueraren lehen 12 hilabeteetan.
  • Kuota murriztua aplikatu ahal izango zaie, halaber, hurrengo hamabi hilabeteetan, beren urteko etekin ekonomiko garbiak urteko lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoak izango direla aurreikusten duten norberaren konturako langileei.
  • Alta izapidetzeko unean egingo da eskaera.

% 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonak, genero-indarkeriaren biktimak edo terrorismoaren biktimak:

  • 80 euro lehenengo 24 hilabeteetan.
  • Alta izapidetzeko unean egingo da eskaera.
  • Aurreikusitako errendimendu garbia Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren berdina edo txikiagoa bada, hurrengo 36 hilabeteetan kuota murriztu hori aplikatzea eskatu ahal izango dute, 160 eurokoa.
Informazio gehiago:
2023ko kotizazio sistema



Ezagutzen ez dituzun hitz edo kontzeptuak? Erabili gure Glosarioa!
GLOSARIOA