Ziurtagiri digitala: BakQ
News
Items, Other procedures
Gaur ez bada bihar edo etzi B@kQ txartela tramiteren bat egiteko erabili beharko duzu (Osakidetzarako, laguntza bat eskatzeko, errenta aitiorpenerako..). Lasai, oso erraza da.Premiarik ez baduzu ere ateratzea gomendatzen dizugu, erraza eta doakoa da.
Aurrez aurre edo online egin dezakezu bideo bitartezko autentifikazioari esker, artikulu honetan erakutsiko dizugu nola lortu.
BakQ identifikazio eta sinadura elektronikoko baliabide bat da, 16 urtetik gorakoentzat, eta identifikatzaile batez eta autentifikatzeko bi faktorez osatuta dago: pasahitza (8 karaktere) eta SMS bidez telefono mugikorrera bidalitako kode bat.
Aurrez aurre edo online egin dezakezu bideo bitartezko autentifikazioari esker, artikulu honetan erakutsiko dizugu nola lortu.
BakQ identifikazio eta sinadura elektronikoko baliabide bat da, 16 urtetik gorakoentzat, eta identifikatzaile batez eta autentifikatzeko bi faktorez osatuta dago: pasahitza (8 karaktere) eta SMS bidez telefono mugikorrera bidalitako kode bat.
Ordenagailuetan, telefono mugikorretan eta tabletetan erabil daiteke, edozein sistema eragilerekin, eta ezer instalatu beharrik gabe. Gainera, BakQ bat eskatzeak Bak ere erabiltzeko aukera ematen du; beraz, une horretatik aurrera, horietako edozein erabili ahal izango duzu, kasuaren arabera.
BakQ bidez, online egin ahal izango dituzu kontsultak eta tramiteak administrazio publikoen zerbitzuetan. Tramite elektronikoak ere egin ahal izango dituzu.
BakQ edukitzeko 3 modu daude.
- Izenperen herritarren ziurtagiria baduzu (txartel berdea), aurrez aurre lortua, edo NAN elektronikoa baduzu, online eska dezakezu zure BakQ, online eskaerak ataletik.
- Urrunetik, online eskaerak ataletik, bideo-identifikazioarekin.
- Aurrez aurre, jarritako arreta-guneren batean. Proposatzen dizugun mapan aurki dezakezu hurbilen duzun arreta-puntua (600 puntu baino gehiago dira), bertan BakQ eskatzeko zer erakunderengana jo dezakezun ageri da.
Non eskatu behar da BakQ?
BakQ txartela aurrez aurre eskatu nahi baduzu honako mapa honetan hurbilen duzun eskaera-puntua bila dezakezu. Baina, etxetik egin nahi baduzu, bideo-dei bidezko autentifikazioa oso erraza da eta ordu gutxitan zure B@kQ txartela lortzeko aukera ematen dizu.
Nola jaulkitzen eta aktibatzen da BakQ?
- Arreta-puntu batean eskaera osatu ondoren, posta elektroniko bat bidaliko dugu. Posta horretan koordenatuak eta jaulkitzeko eta aktibatzeko prozesurako esteka bat jasoko dituzu.
- Jaulkitzeko eta aktibatzeko prozesua oso erraza da:
- SMS bat bidaliko dugu pasahitz batekin —erraz gogoratuko duzun beste pasahitz batekin aldatu beharko duzu—.
- Zure datu pertsonalak egiaztatu, eta BakQ erabiltzeko terminoak eta baldintzak onartu beharko dira.
- Lehen kautotzea edo identifikazioa egingo da, hodeian dagoen sinadura-ziurtagiria jaulki ahal izateko.
- BakQ prest egongo da, nahi duzun online harremanetan kautotzeko eta sinatzeko.
Nola erabil dezaket?
Izenperen identifikazio elektronikoko ataria ez duten administrazioekin edo erakundeekin topo egin dezakezu. Kasu horietan ere B@kQ txartela erabil dezakezu identifikatzeko eta sinatzeko, azalduko dizugu nola.
Zure BakQ baliabideak sinadura-ziurtagiri kualifikatu bat du. Hortaz, eta ziurtagiri kualifikatu hori txartel fisiko batean (herritarraren ziurtagirian adibidez) erabiliko balitz bezalaxe erabili ahal izateko, Izenpek txartel birtuala jartzen du zure esku.Zure ordenagailuan instalatzen den software txiki bat da, eta horrekin ziurtagiri digitalen erabilera ahalbidetzen duen edozein egoitza edo bulego elektronikotan identifikatu ahal izango zara. Hartara, txartel birtualak beste edozein ziurtagiriren moduan funtzionatzen du, eta edozein tramitetan eta zerbitzutan erabili ahal izango da.
Informazio gehiago
Informazio gehiago behar baduzu edo zure emantzipazio-prozesuan laguntza nahi baduzu, GAZ komunitate birtualaren bidez idatz diezagukezu edo, gurekin harremanetan jar zaitezke gaz@euskadi.eus helbidearen bidez, +34646109126 zenbakira Whatsapp-era idatziz.
Gaz
Links of interest
https://www.izenpe.eus/bakq-herritarrentzako-identifikazio-elektronikoaren-or...
https://servicios.izenpe.com/solicitud_online/verificarNewWelcome.do?tipo=bak...
https://www.izenpe.eus/bakq-aren-eskaera-puntuak/webize00-cn2ciudadania/eu/
https://www.izenpe.eus/contenidos/informacion/iee_bakq/es_def/adjuntos/Guia_e...
https://www.izenpe.eus/txartel-birtuala/webize00-cnciudadania/eu/
https://gaz.eus/resources/aitor-ferrer-a837bce1-6498-4284-b8ac-b2edb42f7907
mailto:gaz@euskadi.eus
https://api.whatsapp.com/send/?app_absent=0&phone=34646109126&text==&...