EMANTZIPA: Hilean 300 euroko laguntza zuzena
News
Housing/Rent, Where to live, Items, Housing – Purchase, Ancillary expenditure
Laguntza
Zer da Emantzipa?
25-29 urteko (biak barne) gazteen emantzipaziorako laguntza zuzena da.
Zein da jaso beharreko zenbatekoa?
300 euro hilero onuradun bakoitzeko.
Zenbat denboraz jaso dezaket laguntza?
Gehienez ere 24 hilabete. Baldintzak betetzeari uzten badiozu, laguntza jasotzeari utziko zaio. Esaterako, 30 urte betetzen badituzu laguntza jaso bitartean, dirua jasotzeari utziko diozu.
Baldintzak
Zer baldintza orokor bete behar ditut laguntza eskatzeko?
Laguntza jasotzeko, baldintza hauek bete behar dituzu:
- 25 eta 29 urte bitartean izan behar dituzu, biak barne.
- 12 hilabetez erroldatuta Euskal Autonomia Erkidegoan, edo 3 urtez erroldatuta azken 10 urteetan.
- Errentamendu-kontratu baten titular izan behar duzu, banaka edo errentari kide gisa (etxebizitza partekatuz), edo salerosketa-kontratu baten titular gisa, banaka edo jabekide gisa, eta horrek hileroko ordainketa ekonomiko egiaztagarria ekarri behar du berekin.
- Ezin zara ohiko etxebizitzaz bestelako etxebizitza baten jabe izan, salbu eta etxebizitza hori ezin duzula baliatu egiaztatzen baduzu (banantze edo dibortzio-arrazoiengatik edo beste arrazoi batzuengatik).
- Laguntza eskatzen duzuenon ohiko bizileku iraunkorra izan behar du etxebizitzak.
- Ezin duzu familia-loturarik izan etxebizitza alokatzen duen pertsonarekin (bigarren mailara arte).
Gogoratu, eskabidea egiten duzunean, betekizun horiek justifikatu beharko dituzula dagokion dokumentazioarekin.
Gutxieneko eta gehieneko diru-sarrerak bete behar ditut?
Bai:
- Zergak banaka ordaintzen badituzu: 3.000 eurotik gorako eta 28.000 eurotik beherako urteko diru-sarrerak.
- Zergak batera ordaintzen badituzu: 3.000 eurotik gorako eta 34.000 eurotik beherako urteko diru-sarrerak.
Eskaera-dataren aurreko ekitaldian lortutakoak hartuko dira kontuan.
Lanaren, jarduera ekonomikoen, kapital higigarri eta higiezinaren etekinak, ondare-irabazi eta galerak eta errenten egozpenak zenbatzen dira, bai eta egon daitezkeen errenta salbuetsien batura ere.
Honako diru-sarrera hauek ez dira zenbatuko:
- Emantzipa programako laguntza ekonomikoa,
- Gaztelagun programako laguntza ekonomikoa,
- EPO eta EPE, eta
- Alokairua ordaintzeko gizarte-larrialdietarako laguntzak jasotzea.
- Ondare-irabazi eta -galera negatiboen saldo garbiak.
Pentsio osagarriak eta urteko mantenu-pentsioak ezkontide ohiaren edo izatezko bikotekide ohiaren diru-sarreratzat hartuko dira, horiek ordaintzera behartuta dagoen ezkontide ohiaren diru-sarreren gutxitze gisa.
Badago mugarik ondarearentzat?
Bai. Ezin duzu 75.000 eurotik gorako finantza-ondasun, eskubide edo aktiborik eduki, lanbide-jarduera batekin lotuta ez badaude behintzat.
Errenta-aitorpena egin behar al dut laguntza jasotzeko?
Ez. Laguntza jaso dezakezu, nahiz eta errenta-aitorpena egin ez.
Kasu horretan, 10Tetan edo, halakorik ezean, dagokion ogasunaren diru-sarreren ziurtagirian islatutako diru-sarrerak hartuko dira kontuan.
Kasu guztietan, eskatutako gutxieneko diru-sarrerak 3.000 eurotik gorakoak izango dira.
Baldintzen inguruan zalantzak badituzu, "Jaso dezaket?" eta "Zalantzak argitzen" infografiak erabilgarri izan ahal zaizkizu.
Laguntza eskatzea
Zer egin behar dut laguntza eskatzeko?
Eskaera bat egin beharko duzu, hau da, zure datuak eman eta dagokion dokumentazioa erantsi.
Nola egiten da eskabidea?
2024ko otsailaren 20tik aurrera egin ahal izango dira eskaerak.
Online egin dezakezu, B@kQ helbidearen bidez. Identifikazio elektroniko horrek aukera ematen dizu administrazio publikoetako zerbitzuetan online kontsultak eta izapideak egiteko eta izapide elektronikoak egiteko.
Zer abantaila lortzen ditut laguntza dokumentu elektroniko bidez eskatuta?
Zure dokumentuak berehala erregistratuko dira, itxaron gabe. Ez duzu aurrez aurre joan beharrik izango Zuzenean zerbitzuko bulegoetara.
Gainera, laguntzaren onuradun bazara, "Nire karpeta" n sartzeko eta zure datuak kudeatzeko aukera emango dizu.
Nola eska dezaket nire B@kQ?
Hemen duzu informazio guztia.
Aurrez aurre egin dezaket eskabidea?
Bai. Zuzenean zerbitzuko bulegoren batera hurbilduz egin dezakezu. Eskatu hitzordua hemen.
Dokumentazioa
GARRANTZITSUA: Ez da beharrezkoa dokumentu hauek guztiak lortzea.
Eskaera betetzean, baimena eman dezakezu Eusko Jaurlaritzak orrialde honetako "Eusko Jaurlaritzak lor dezakeen dokumentazioa" atalean adierazitako dokumentuak lor ditzan.
Dokumentuen formatua: PDF artxiboak edo argazki edo irudi bat izan daitezke.
Nahitaez aurkeztu beharreko dokumentazioa
ALOKAIRUAN BIZITZEN ARI ZARELA EDO ETXEBIZITZA BAT EROSI DUZULA EGIAZTATZEKO:
- Alokairua:
- Errentamendu-kontratua Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroan inskribatuta ez badago: kontratuaren kopia, hauek jasota: kontratatzaileen nortasuna, errentapeko finkaren identifikazioa, hitzartutako iraupena eta hasierako errenta
- Kontratua inskribatuta badago: Inskripzio-ziurtagiriaren edo fidantza gordailutu izanaren frogagiriaren kopia.
- Salerosketa
- Salerosketa-kontratua Jabetza Erregistroan inskribatuta ez badago: Etxebizitzaren salerosketa-kontratuaren kopia, erosleen nortasuna eta erositako finkaren identifikazioa adierazita.
- Kontratua inskribatuta badago: Jabetza Erregistroko Indize Zerbitzuaren ziurtagiria (Ohar Soila), erosleen nortasuna eta erositako etxebizitza jasotzen dituena.
- Salerosketa-kontratua Jabetza Erregistroan inskribatuta ez badago: Etxebizitzaren salerosketa-kontratuaren kopia, erosleen nortasuna eta erositako finkaren identifikazioa adierazita.
ALOKAIRUA EDO HIPOTEKA-MAILEGUA EDO PERTSONALA BANKUAREN BIDEZ ORDAINTZEN DUZULA EGIAZTATZEKO:
Alokairuaren edo hipotekaren edo mailegu pertsonalaren azken ordainketaren (hilekoa) egiaztagiria; banku-transferentzia, Bizum, ordainketa elektroniko…bidez ordainduta.
LAGUNTZA JASOKO ZENUKEEN KONTU-ZENBAKIARI ALTA EMATEKO ETA ERREGISTRATZEKO:
Ordainketak kudeatzeko Hirugarrenen Erregistroan oraindik inskribatuta ez bazaude, alta eman behar duzu:
- Eskabidea aurrez aurre aurkezten baduzu: Hirugarrenen alta-agiria bete eta sinatu.
- Eskaera telematikoki egiten baduzu: eskabidearen formularioan alta emateko esteka duzu.
OHIKO ETXEBIZITZAZ BESTELAKO ETXEBIZITZA BATEN TITULARRA EZ ZARELA EGIAZTATZEKO
- Errentamenduaren kasuan, eskatzailea etxebizitzaren titularra ez dela egiaztatzen duen ziurtagiria, Jabetza Erregistroaren Indizeen Zerbituzak emana. (Kokapen-oharra)
- Salerosketaren kasuan, Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzuak emandako ziurtagiria, titularrak dituen etxebizitzak egiaztatzen dituena. (Kokapen-oharra)
Baldin eta etxebizitza baten titularra bazara eta ezin baduzu erabili Dekretuan ezarritakoaren arabera, beharrezko dokumentuekin egiaztatzeko eskatuko dizugu.
OHARRA: Laguntza eskatzeko unean errenta-aitorpenik egin ez bada eta/edo foru ogasunetatik lortzen diren aurreko ekitaldiaren datu fiskalak eskuragarri ez badaude, eskabidea egiten den unean atal honetan ezarritako diru-sarreren mugak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira (nominak, 10T, bestelako diru-sarreren egiaztagiriak, etab.).
Eusko Jaurlaritzak lor dezakeen dokumentazioa
25 ETA 29 URTE BITARTEAN DITUZULA EGIAZTATZEKO
NAN, AIZ edo pasaportearen kopia.
URTEBETEZ ERROLDATUTA EDO AZKEN 10 URTEETAN GUTXIENEZ 3 URTE JARRAIAN ERROLDATUTA DARAMATZAZULA EGIAZTATZEKO, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN.
Egon zaren etxebizitzen erroldatze-ziurtagiri historikoa (EAEko edozein udalerritan).
URTEAN 3.000 EUROTIK GORAKO ETA 28.000 EUROTIK BEHERAKO (BANAKAKO AITORPENA) EDO 34.000 EUROTIK BEHERAKO (BATERAKO AITORPENA) DIRU-SARRERAK DITUZULA EGIAZTATZEKO
Errenta-aitorpena egin baduzu:
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena.
- Kotizaziopekoak ez diren prestazioen ziurtagiria (balitu).
Errenta-aitorpenik egin ez baduzu:
- PFEZ atxikipenen ziurtagiri ofiziala (10T dokumentua),
- Lan-bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana.
- Zerga-administrazio eskudunak emandako errenta-ziurtagiria edo zuzenbidean onartutako antzeko beste edozein agiri.
75.000 EUROTIK GORAKO ONDASUN, ESKUBIDE EDO AKTIBO FINANTZARIORIK EZ DUZULA EGIAZTATZEKO (OHIKO ETXEBIZITZA KENDUTA).
Foru-ogasunen ondare-mailaren ziurtagiria.
ALOKATUTAKO EDO EROSITAKO ETXEBIZITZA (LAGUNTZA ESKATU NAHI DUZUNAREN GAIN) ZURE OHIKO BIZILEKU IRAUNKORRA DELA EGIAZTATZEKO
Etxebizitza horren errolda-ziurtagiria.
Erantzukizunpeko adierazpenak
Erantzukizunpeko adierazpena da eskabidea egiten den unean adieraztea interesdunak, bere erantzukizunpean, ezarritako baldintzak bete egiten dituela , hori egiaztatzen duen dokumentazioa baduela, eskatzen zaionean Administrazioaren esku jarriko duela, eta aurreko betebeharrak betetzen jarraitzeko konpromisoa hartzen duela aitorpen edo jardun horri dagokion aldian.
GARRANTZITSUA: Ez da beharrezkoa erantzukizunpeko adierazpenaren dokumentuak prestatzea. Eskaera-eredua betetzen duzunean, paragrafo bakoitza klikatu/onartu beharko duzu.
Zer gertatzen da eskaera egiten dudanean dokumentu guztiak aurkezten ez baditut?
Jakinarazpen bat jasoko duzu, falta zaizun dokumentazioa 10 egun balioduneko epean (egun baliodunetan) aurkezteko eskatzen dizuna, eta, aurkeztu ezean, ezingo duzu laguntzarik jaso.
2024 DEIALDIA - ESKATZEKO EPEA:
otsailaren 20tik azaroaren 29ra (biak barne)
Harremana
GAZ Komunitatea:
- Whatsappa: 646 10 91 26 (Ez dira deiak onartzen)
- Emaila: gaz@euskadi.eus
- Komunitateko txata
GAZ Bilbao: Hemen duzu ordutegiari eta aurrez aurreko arreta-lekuari buruzko informazioa.
Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritza: 945 01 56 55
Ezagutzen ez dituzun hitz edo kontzeptuak? Erabili gure Glosarioa!
Gaz
Links of interest
http://www.euskadi.eus/emantzipa
https://servicios.izenpe.com/solicitud_online/mostrarTCBakQ.do
https://www.euskadi.eus/herritarrekin_interakzioa/aurretiko-hitzordua-zuzenea...
https://www.euskadi.eus/kontratuen-kontratoa/web01-a2bizila/eu/
https://www.euskadi.eus/alokairu-fidantzak/web01-a2bizila/eu/
https://www.registradores.org/el-colegio/registro-de-la-propiedad
https://sede.registradores.org/site/home
https://www.euskadi.eus/contenidos/autorizacion/alta_terceros/eu_7999/adjunto...
https://www.euskadi.eus/web01-s2oga/es/contenidos/informacion/regtelter_infor...
https://www.gazteaukera.euskadi.eus/contenidos/informacion/emantzipa_document...
http://wa.me/646109126
mailto:gaz@euskadi.eus
https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/konekta-emancipacion%20/
https://www.gazteaukera.euskadi.eus/emantzipa-programa/webgaz00-gbizhi6/eu/
https://gaz.eus/search?utf8=%E2%9C%93&q=&country=0&category=5768&...