0
This content is only accessible to Premium users.
Premium is a role reserved for certain users of the community. Find out how to obtain it.
Go premium and get these benefits:
Access to special content
Exclusive opportunities
Specialized channels
And many more advantages
Get in touch with the promoters of your community to find out how to become Premium
Errenta Aitorpena: Ohiko etxebizitza erosteagatik kenkaria
Published by Gaz
18/03/2024
News Where to live, Items, Housing – Purchase, Ancillary expenditure, Ancillary expenditure
Ohiko etxebizitza erosteagatiko kenkaria errenta aitorpenean zure ohiko etxebizitzaren erosketan egin duzun gastuagatik Errenta Aitorpenean ordaintzea dagokizunaren gainean egiten den deskontua da. 

Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria

 Ohiko etxebizitza erosiagatiko kenkariaren ehunekoak eta mugak:
  • Orokorra: % 18 eta 1.530 € gehienez
  • Familia ugariaren zergadun titularra: % 23 eta 1.955 € gehienez
  • 36 urtetik beherako zergaduna: % 23 eta 1.955 € gehienez 
  • Araban, 4.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan: % 25 eta 2.346 € gehienez 

 ADIBIDEA
Amaiurrek 29 urte ditu eta hilean 500 €ko hipoteka ordaintzen du. Errenta-aitorpena egiten duenean, urte amaieran 1.380 € (500 €/hileko x 12 hilabetez x % 23) zergapetzen ditu, hau da, benetan 385 € [500 € - (1.380 €/12 hilabetez)] ordaindu ditu hileko. 

Partikularren arteko mailegua vs Finantza Entitateen mailegua

Ohiko etxebizitzan egindako inbertsioagatik kenkaria aplikatzeko, etxebizitzaren erosketa finantzatzeko partikularren arteko maileguek eta finantza-entitaeek emandako maileguek tratamendu bera dute.

Ohiko etxebizitzan inbertitzeak duen kenkarien muga 

  • Urteko kenkaria 1.530 eurokoa da gehienez.
  • Familia ugarien kasuan edo zergadunak 30 urtetik baino gutxiago dituenean, 1955 eurokoa da muga. 
  • Batera aitortzen denean muga hori bikoizten da.

Etxebizitza-kontua

  • Epea: kreditu entitateetako kontuetan sartutako kopuruak ohiko etxebizitzaren erosketan erabiltzeko epea, 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean amaitzen bada, zazpi urtekokoa izango kontu horiek ireki diren egunetik kontatzen hasita.
  • Saldoa mugitzeko aukera dago, baina abenduaren 31 baino lehen berriro sartu behar da kontuan.
  • Zergaduna hiltzen bada saldoa ohiko etxebizitzaren erosketan inbertitzeko epea amaitu aurretik, kenkaria ez da galtzen.
  • Kenkaria: % 18 (edozein urtetan irekita dauden arren).

Ezagutzen ez dituzun hitz edo kontzeptuak? Erabili gure Glosarioa!
GLOSARIOA