0
This content is only accessible to Premium users.
Premium is a role reserved for certain users of the community. Find out how to obtain it.
Go premium and get these benefits:
Access to special content
Exclusive opportunities
Specialized channels
And many more advantages
Get in touch with the promoters of your community to find out how to become Premium
Etxebizitza partekatu alokairuan (alderdi juridikoak)
Published by Gaz
Publication date: 30/09/2026
News Housing/Rent, Where to live, Items
Etxebizitza bat alokatzen duzunean, zuretzat bakarrik alokatu, edo pertsona gehiagorekin alokatu eta etxebizitza partekatu dezakezu. Azken kasu honetan, alderdi juridiko batzuk ezagutzea komeni da.

Etxebizitza osoaren alokairua edo logelen alokairua

Alde batetik, etxebizitza partekatzen duzunean alokairuan, baliteke ezagutzen dituzun pertsonekin, lagunekin, zure bikotekidearekin… partekatzea, eta etxebizitza osoaren alokairu-kontratua sinatzea. Kasu honetan, kontratu bakarra dago, non maizter guztiak (errentariak) eta jabea (errentatzailea) agertzen zareten. Kontratu egonkorragoak izan ohi dira, urtebete edo gehiagoko iraupenarekin.

Beste aldetik, baliteke etxebizitza partekatzea alokairuan, baina, etxebizitza osoa alokatu beharrean, logela bat alokatzea, non zure egoera berean dauden beste pertsona batzuekin edo jabearekin etxebizitza partekatzen duzun. Kasu honetan, etxebizitzak dituen logela alokairu adina kontratu egon daitezke. Kontratu bakoitzean, logelako maizterra eta alokatzen duen pertsona agertzen dira. Ikasleentzako kontratuak izan ohi dira, baina zabaltzen ari dira.

Laguntza publikoetan, etxebizitza osoaren alokairuak onartu ohi dira eta ez logela alokairuak. Hala ere, laguntza batzuetan azken hauek ere onartzen hasiak dira, adibidez, Gaztelagun. Horregatik, laguntza bat eskatu aurretik, irakurri ondo baldintzak eta informa zaitez bere webgunean!

Errenta-aitorpena egitean, etxebizitza osoaren alokairuan eta logelen alokairuan ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria aplikatzen da, zure ohiko bizilekua denean.

Errentaren ordainketa eta erantzukizun motak

Alokairu partekatuetan, errentamendu-kontratuaren betebeharrak betetzean maizterren (errentarien) erantzukizuna zein den ezagutu behar duzu. Adibidez, errentaren ordainketan eta ez ordaintzean zer gertatzen den.

Erantzukizun mankomunatua eta erantzukizun solidarioa bereiziko ditugu.

Erantzukizun mankomunatua

Maizter bakoitzak errentaren ordainketan dagokion zatiagatik erantzuten du.

Aplikatzen da errentamendu-kontratuan besterik adierazten ez bada. Hala ere, kasu batzuetan ez da aplikatzen:
  • Kasu batzuetan auzitegiek uler dezakete mankomunitatea ez dela aplikatzen, isilbidezko solidaritatea baizik. Hau gertatzen da kontratutik ondorioztatzen denean maizterrek horrelako lotura bat sortzeko borondatea dutela. Horrela, maizter batek dagokion zatia ordaintzen ez duenean, jabeak gainerako edozein maizterrei erreklama diezaieke ordainketa.
  • Aitzitik, mankomunitatea aplikatzen da, adibidez, kontratuak ezartzen duenean maizter bakoitza etxebizitzaren zati batean biziko dela, edo errentatzaileari errenta maizter bakoitzak bere aldetik ordaintzen dionean.

Erantzukizun solidarioa

Maizter bakoitzak errenta ordaintzeko betebehar osoagatik erantzuten du. Beraz, batek dagokion zatia ordaintzen ez badu, jabeak betebehar osoa edozein maizterri erreklama diezaioke.

Ordaintzen duen pertsonak gero gainerako maizterrei erreklama diezaieke bakoitzari dagokion zatia.

Erantzukizun solidarioa aplikatzen da beren beregi zehazten denean legez edo errentamendu-kontratuan. Hala ere, kasu batzuetan isilbidezko solidaritatea aplikatzen da, erantzukizun mankomunatuan azaldu dugun den bezala.

Bizilagun - Informazio eta bitartekaritza zerbitzu juridikoa
Bizilagun doako zerbitzu publiko bat da, eta honako hau eskaintzen du:
  • Informazioa maizter bezala aitortutako eskubide eta betebeharri buruz, baita orientazio eta aholkularitza juridiko orokorra ere.
  • Bitartekaritza eta adiskidetzea jabeen eta maizterren artean, horien guztien artean sor litezkeen eztabaida juridikoak ebazteko, betiere ez dituztenean beraien artean konpontzen.
Bizilagunekin harremanetan jarri behar duzunean!
Gaz