0
This content is only accessible to Premium users.
Premium is a role reserved for certain users of the community. Find out how to obtain it.
Go premium and get these benefits:
Access to special content
Exclusive opportunities
Specialized channels
And many more advantages
Get in touch with the promoters of your community to find out how to become Premium
GAZTELAGUN: alokairuaren ordainketaren laguntza zuzena
Published by Gaz
06/09/2023
News Housing/Rent, Where to live, Items, Ancillary expenditure, Ancillary expenditure
GAZTELAGUN 18 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa laguntzeko alokairuaren ordainketaren  Eusko Jaurlaritzaren laguntza zuzena da.
Bakarrik bizi bazara, pisua partekatzen baduzu edo zure ardurapean pertsonak badituzu, orain alokatzea errazagoa da.
banner gaztelagun.jpg 68.86 KB

Garrantzitsua da kontuan izatea baldintza orokor batzuk bete behar dituzula eta zure alokairua eta diru-sarrerak markatutako tartearen barruan sartu behar direla. Jarraian, dena azalduko dizugu:

Baldintza orokorrak

  • 18 eta 35 urte bitartean izan behar dituzu.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan 6 hilabetez etenaldirik gabe egoitza izatea.
  • Ezin zaitezke etxebizitzaren jabea izan, horretaz ezin duzula gozatu egiaztatzeko aukera duzunean izan ezik (banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik edo bestelakoengatik).
  • Errentamendu-kontratuaren titularra izan behar zara, banaka edo beste errentari batzuekin batera (etxebizitza partekatuta).
  • Etxebizitzak laguntza eskatzen duzuenon ohiko egoitza iraunkorra izan behar du.
  • Etxebizitza alokatzen duen pertsonarekin edo bere familia-unitatearekin ezin dezakezu 3. mailara arte familia-loturarik izan.
  • Errenta banku-transferentziaren, Bizum, ordainketa elektroniko… bitartez ordaindu behar duzu.

Hileko errenta

Etxebizitzaren hileko errentak ezingo du honakoa baino garestiagoa izan:
  • 800 euro Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
  • 750 euros euro Bilbo eta Donostiako eremu metropolitarretan (post honen amaieran informazio gehiago) eta 10.000 biztanletik gorako udalerrietan.
  • 675 euro gainerako udalerrietan.

Baldintza ekonomikoak 

  • Banaka eskatuz gero:  Urtean diru-sarrera gordinak (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura) 26.725 eurotik beherakoak eta 3.000 eurotik gorakoak.
  • Familia-unitate modura eskatuz gero: Urtean diru-sarrera gordinak (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura) 32.724 eurotik beherakoak eta 3.000 eurotik gorakoak. Gogoratu familia-unitateetan, adin nagusiko kide guztiek baldintzak bete behar dituzuela.
  • Familia ugaria izanez gero: Urtean diru-sarrera gordinak (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura) 34.906 eurotik beherakoak eta 3.000 eurotik gorakoak.

Eta oraindik emantzipatu ez banaiz?

Gaztelagunek laguntza aurrez onartzeko aukera ematen du, oraindik alokairu-kontratua sinatu ez baduzu ere. "Behin-behineko aitorpena eskatzea" du izena, eta formularioa betetzeko orduan adierazi behar duzu.

Kasu horretan, ezin izango duzu eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu; beraz, Gaztelagunek onartzen zaituenez, falta zaizun dokumentazioa aurkeztu beharko duzu sei hilabeteko epean, behin-behineko ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, fidantza ordaindu izanaren egiaztagiria barne.

Dokumentazioa aurkeztu ondoren, behin betiko ebazpena emango da. Baina dokumentazioa epe barruan ematen ez baduzu, behin-behineko aintzatespena ondoriorik gabe geratuko da. Hau da, ez dizute laguntza onartuko eta beste eskaera bat egin beharko duzu dokumentazio guztiarekin.

Bateraezintasuna

Kontuan hartu beharko duzu alokairurako laguntza honako hauekin bateraezina dela:
  • Babes ofizialeko etxebizitza batean (adibidez, Alokabide, Bilboko Udal Etxebizitzak, Donostiako Etxegintza edo bestelako administrazioenak) errentaria izatea.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) edo bestelako gizarteratze-errenten hartzailea izatea.
  • EPO, EPE bezalako prestazioak, udal-laguntzak edo beste administrazio eta erakunde batzuenak jasotzea alokairuaren gastuetarako.
  • Gizarte-larrialdiko laguntzen (GLL) hartzailea izatea, alokairuaren gastuekin zerikusia badute.

Nola eskatu Gaztelagun laguntza

Modurik errazena online egitea da, B@kQ txartelaren bidezko identifikazio elektronikoaren bitartez. Kontutan izan honakoak prest izan beharko dituzula:

  1. B@kQ txartelaren bidezko identifikazio elektronikoa
    Oraindik ez duzu ? Hemen azalduko dizugu nola lortu:  B@kQ
  2. Erantsi beharreko dokumentazioa prest izatea: 
    1. Errentamendu-kontratuaren kopia.
      Ez baduzu izena eman Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroan gutxienez honako datu hauek izan beharko ditu: kontratugilea nor den, errentan hartutako finkaren identifikazioa, hitzartutako iraupena eta hasierako errenta.
      Inskripzio-ziurtagiriaren edo fidantza gordailutu izanaren frogagiriaren kopia, baldin eta errentamendu-kontratua inskribatuta badago. 
    2. Errentaren azken ordainketaren egiaztagiria (hilekoa) 
    3. Hirugarrenen altaren dokumentua, osatua eta sinatua erantsi. Bertan diru-laguntza jaso nahi duzun  kontu korrentearen zenbakia erregistratzen da.
      Hasi eskabidea
Horrez gain, eskaera esteka honetan egin daiteke, eta ondoren inprimatu eta entregatu beharko da sinatutako eskabide-eredua Alokabideren bulegoetan, Zuzenean herritarrentzako arreta-zerbitzuan edo baimendutako beste batzuetan.
  1. Bete honako formularioa.
  2. Dokumentazioa inprimatu eta entregatu beharko da sinatutako eskabide-eredua Alokabideren bulegoetan, Zuzenean herritarrentzako arreta-zerbitzuan edo baimendutako beste batzuetan beti aurretiko hitzorduarekin.


Ezagutzen ez dituzun hitz edo kontzeptuak? Erabili gure Glosarioa!
GLOSARIOA





*******
Bilbo eremu metropolitarra: 
  • Abanto-Zierbena
  • Alonsotegi
  • Arrankudiaga
  • Arrigorriaga
  • Barakaldo
  • Barrika
  • Basauri
  • Berango
  • Bilbao
  • Derio
  • Erandio
  • Etxebarri
  • Galdakao
  • Getxo
  • Górliz
  • Larrabetzu
  • Leioa
  • Lemoiz
  • Lezama
  • Loiu
  • Muskiz
  • Ortuella
  • Plentzia
  • Portugalete
  • Santurtzi
  • Sestao
  • Sondika
  • Sopelana
  • Ugao-Miraballes
  • Urduliz
  • Valle de Trápaga-Trapagaran
  • Zamudio
  • Zaratamo
  • Zeberio
  • Zierbena

Donostiako eremu funtzionala
  • Andoain
  • Astigarraga
  • Donostia-San Sebastián
  • Hernani
  • Hondarribia
  • Irún
  • Lasarte-Oria
  • Lezo
  • Oiartzun
  • Pasaia
  • Rentería
  • Urnieta
  • Usurbil


📷: 'CC BY-3.0-ES 2012EJ-GVIrekia-Gobierno VascoMikel Arrazola'