0
This content is only accessible to Premium users.
Premium is a role reserved for certain users of the community. Find out how to obtain it.
Go premium and get these benefits:
Access to special content
Exclusive opportunities
Specialized channels
And many more advantages
Get in touch with the promoters of your community to find out how to become Premium
Lanbide: Zerbitzuen Gida Orokorra
Published by Gaz
14/03/2024
News Items, Professional Training, Employment, Employment & Entrepreneurship, Ancillary expenditure, Entrepreneurship , Ancillary expenditure, Return

Zer da Lanbide?
EAE Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-zerbitzua da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua da.

Zer zerbitzu eskaintzen dit Lanbidek?

Enpleguko informazioa, prestakuntza eta orientabideak eskaintzen ditugu, eta bitartekari-lanak egiten ditugu pertsona eta enpresen artean, lan-eskaintzak eta eskariak kudeatzeko. 

Horrez gain, laguntzak kudeatzen ditugu herritar eta enpresentzat. Era berean, diru-sarrerak bermatzeko oinarrizko errenta (DSBE), etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO) eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrera (BGDS) kudeatzen ditugu.

Nola lortu Lanbideri buruzko informazio gehiago?


Bere arreta-kanaletan edo gizarte-sareen bitartez: Facebook, Twitter, Linkedin eta Youtube.

Nor inskriba daiteke Lanbiden?

16 urte baino gehiago izan eta egoitza EAEn duten guztiak. Kontuan hartu behar da bakarrik egon daitekeela inskribatuta autonomia-erkidego bakar bateko enplegu-zerbitzuan.

Justifikatzeko egoitza autonomia-erkidegoan daukazula, erantzukizunpeko adierazpena sinatu beharko duzu.

Nola inskribatu Lanbiden?

Webaren bidez inskribatu dezakezu, betiere BakQ edo Ziurtagiri elektronikoa baduzu, salbu komunitatekoak ez diren atzerritarrak, baimenik ez dutenak egoitza izateko. Atzerritar horiek bulego batera joan behar dute, “informazio orokorra” lortzeko zitarekin. Gero, tramitatzen denean, pasahitza bidaliko dizugu “Nire Lanbidenet”era sartzeko, eta harremanetan jarriko gara zurekin, zita bat hitzartu eta zure eskaera osatzeko.
HITZORDUA ESKATU
NIRE LANBIDENET

★ Lehen aldiz izena ematea

Horretarako, enplegu-bulegora joan behar da zuzenean. posta-kodearen arabera dagokizun bulegora jo dezakezu lehen inskripzioa egiteko. Horretarako, “informazio orokorrerako” hitzordu batekin joan behar duzu. Gako bat sortuko dizugu “Nire Lanbidenet”n sar zaitezen, eta lehenbailehen emango dizugu zita, zure eskaera osatzeko.
HITZORDUA ESKATU
NIRE LANBIDENET
Gogoratu ezen, eskaera osatzeko, zitara eraman behar dituzula zeure informazio akademikoari edo profesionalari buruzko ziurtagiri guztiak, curriculumean jaso nahi dituzunak.

Bertan, DARDE izeneko kartilla bat jasoko duzu (Enplegu Eskaeraren Altaren eta Berritzearen Dokumentua), hurrengo berritzeen datak zehaztuz. 

 Jo al dezaket Lanbideren zerbitzuren batera egoera irregularrean banago?

Bai. Prestakuntza- eta orientazio-zerbitzuetara jo dezakezu,  baina ez enplegura. DSBE/EPO ere lortu dezakezu.

DSBE/EPO eskatzeko, errolda-ziurtagiria aurkeztu behar da, salbu udalerri hauetakoren baten baduzu egoitza.

Edozein bulegotan inskriba naiteke?

Ez. Posta-kodearen arabera dagokizun bulegora joan behar duzu, “informazio orokorrerako” zita batekin. Web bidez ere egin dezakezu inskripzioa betiere BakQ edo Ziurtagiri elektronikoa baduzu, salbu komunitatekoak ez diren atzerritarrak, egoitza-baimena ez dutenak.

Non daude Lanbideko enplegu-bulegoak?

Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde guztitik zehar sakabanatuta daude Lanbideko bulegoak.
LANBIDE BULEGOAK BILATU

Zer ordutegi dute Lanbideko bulegoek?

Neguko ordutegia: astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00.

Udako ordutegia: ekainetik irailera arte (biak barne): 08:30 - 13:30.

Kontuan izan  zeure erreferentzia-bulegoan soilik emango dizugula arreta, eta nahitaezkoa dela hitzorduarekin joatea.
HITZORDUA ESKATU

Langabezia-prestazioa eskatzeko, Lanbiden inskribatuta egon behar dut?

Bai. LANBIDEn inskribatu behar duzu enplegu-prestazioa eskatu baino lehen.

Lanbiden inskribatuta egoa derrigorrezkoa da?


Ez. Borondatezkoa da, salbu nolanahiko prestazio edo laguntzak jasotzen dutenentzat (altan egon behar dute derrigorrez; kobratzen duten bitartean, beti egon behar dute enplegurako prest. Betiere, ez badaude horretarako salbuetsita),  eta langabetuentzako prestakuntza-deialdietan parte hartu nahi dutenentzat.

 Nola "zigilatu" behar dut langabezia Lanbiden? 

- Online berritzea: BERRITZEA (Mi Lanbidenet)
- Telefonoz berritzea: 945 160 600
- SMS bidez berritzea: 638444223 zenbakira SMS bat bidaliz, testu honekin: "LANRENOVAR (espacio) + número que aparece en NAN/NIE o en el DARDE/DARSE tras el W".
- Aurrez aurreko berritzea: edozein enplegu-bulegotan, aurretiko hitzordua eskatuz.
HITZORDUA ESKATU
NIRE LANBIDENET

Zer funtzio dute Lanbiderekin lankidetzan ari diren erakundeek?

Hainbat erakunde daude, zerbitzuak ematen dituztenak enplegu-, orientazio edo prestakuntza-eskariak kudeatzeko. “Arreta-kanalak” sekzioko “Bulegoak” atalean aurkituko dituzu, eta prestakuntzan laguntzen duten zentroak, berriz, Lanbideko orientazio entitate laguntzaileen direktorioan.

Kexa, iradokizun edo esker onik helarazi nahi badut, zelan adieraz dezaket?

Egoitza elektronikoaren bidez tramitatu  dezakezu.

Ez badaukazu baliabiderik eskaera hori egoitza elektronikoan egiteko, deskargatu Kexa, iradokizun edo eskerrak formularioa (PDF), eta bidali postaz (Lanbideko Informazio eta Arreta Zerbitzua.  José Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz) edo zeuk eraman zeure bulegora.

Lanbidek kudeatzen al du prestazio edo dirulaguntzarik?

Lanbidek laguntza-lerro batzuk kudeatzen ditu enplegua eta prestakuntza lortzeko. Web-orrian kontsulta ditzakezu. Era berean, diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE), etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO) eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrera (BGDS) kudeatzen dituzte.

Ezagutzen ez dituzun hitz edo kontzeptuak? Erabili gure Glosarioa!
GLOSARIOA

Gaz
Links of interest