0
This content is only accessible to Premium users.
Premium is a role reserved for certain users of the community. Find out how to obtain it.
Go premium and get these benefits:
Access to special content
Exclusive opportunities
Specialized channels
And many more advantages
Get in touch with the promoters of your community to find out how to become Premium
Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako atzerriko titulu eta ikasketak homologatu eta baliozkotzea
Published by Gaz
27/06/2024
News Items, Youth return, Return, Academic Background

Zer da?

Unibertsitateaz kanpoko ikasketak baliozkotzeko edo homologatzeko prozesua da.

Zer ikasketa aitortu diezadakete?

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
  • Batxilergoa
  • Lanbide Heziketa, Arte Plastikoak eta Diseinua, Goi-mailako Arte Irakaskuntzak, Musika, Dantza eta Kirol Irakaskuntzak

Non izapidetzen da?

Euskadin bizi bazara, gaur egun Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak izapidetzen du.

Kontuan izan homologazio- edo baliozkotze-prozesua beste autonomia-erkidego batean hasi baduzu, EAEn beste prozesu bat hasi gabe erabaki arte itxaron beharko duzula.

Baliokidetasun-taulak, herrialdeka

Hagako herrialde sinatzaile guztien baliokidetasun-zerrenda bat dago. Horrela, errazagoa da baliozkotzeko edo homologatzeko izapidea egitea. Hala ere, herrialde guztiek ez dute baliokidetasun-taula hori.

Kontsultatu zerrenda erantsitako dokumentuetan.

Zer gertatzen da ikasi nuen herrialdea zerrendan ez badago?

Eskaera egin ahal izango duzu, beharrezko dokumentazio guztia aurkeztuta, eta Administrazioak banaka aztertuko du zure kasua. Baliokidetasun-taularik ez dagoenez, baliteke zure eskaera prozesua luzatzea.

Nola legeztatzen ditut nire dokumentu akademikoak?

Dokumentuen jatorrizko herrialdea baliokidetasun-taulen zerrendan badago, arretaz irakurri eskatutako dokumentazioa eta beharrezko legeztatzea.

Dokumentuak jatorrian legeztatuta egon behar dira beti, eta, jatorrizko hizkuntza ez bada, gaztelaniara itzulpen ofiziala egin behar da. Euskadira bidaiatu aurretik dokumentua legeztatuta ez baduzu, dagokizun enbaxadan edo kontsulatuan egin ahal izango duzu.

Eskaeraren aurreko urratsak

Eskaera egin aurretik, zenbait prestaketa gomendatzen dizkizugu:

1.       Eman alta homologazioetarako aplikazioan:

Eskaera betetzeko beharko duzu.


2.       Eman alta Ikasgunean:

Homologazio-ziurtagiria deskargatzeko beharko duzu.


3.       Eskatu hitzordua ZUZENEANen:

Dokumentazio guztia aurkeztu ahal izateko beharko duzu, beraz, kontuan izan hitzordua baino lehen dena prest izan behar duzula, ez presarik izan.

Eskaera egiteko urratsak

Prozesua 3 urratsetan azalduko dizugu:

1.       ESKABIDEA. Sartu webgunean eta izapidetu zure eskaera.

Irakurri arretaz informazioa. Artikulu honetan, garrantzitsuena laburbiltzen dizugu, baina beti dago ondo jatorrizko iturri eguneratua irakurtzea. Dena argi duzunean, bete eskaera.

Ez ahaztu eskabidea eta onlineko ordainagiria deskargatu eta inprimatzeaz.


2.       AURKEZPENA. Zoaz ZUZENEANeko hitzordura dokumentazioa aurkeztera:
  1.  Eskabide inprimatua eta sinatua.
  2. Online egindako ordainagiria.
  3.  Jatorrizko errolda-ziurtagiria.
  4. NAN originala.
  5. Aldez aurretik LEGEZTATUTAKO dokumentazio akademikoaren jatorrizkoa. Kontsultatu erantsitako dokumentuan behar diren dokumentuak.

 

3.       IZAPIDETZEA. Hezkuntza Sailak espedientea aztertu eta harremanetan jarriko da. Onespena jasotakoan, ziurtagiria Ikasgunean deskargatu ahal izango duzu. Izapidearen egoera ere jarraitu ahal izango duzu aplikazioaren bidez.

Ezagutzen ez dituzun hitz edo kontzeptuak? Erabili gure Glosarioa!
GLOSARIOA