0
This content is only accessible to Premium users.
Premium is a role reserved for certain users of the community. Find out how to obtain it.
Go premium and get these benefits:
Access to special content
Exclusive opportunities
Specialized channels
And many more advantages
Get in touch with the promoters of your community to find out how to become Premium
Etxebizitza Kontua: Zer da?
Published by Gaz
20/11/2023
News Where to live, Items, Housing – Purchase, Other procedures
Etxebizitza-kontua etxebizitza bat erostea edo birgaitzea helburu duen banku-produktu bat da. Normalean, aldizkako ekarpenen bidez etxe bateko sarrera ordaintzeko adina aurrezteko erabiltzen da. Gainera, etxebizitza-kontu horretan sartutako diruak onura fiskal batzuk ditu.

Kontuan hartu beharreko datu garrantzitsuak:

  • Epea: 6 urte etxebizitza erosteko edo zaharberritzeko. 
  • Kenkaria: Etxebizitza kontuan aurreztutako zenbatekoei % 18ko kenkaria aplikatzen zaie, eta kenkariaren oinarria 8.500 €-koa da.

 KONTUZ!!! 6 urte igaro eta etxea erosi ez baduzu, aurreztutako dirua beste helburu batzuetarako erabiltzen baduzu edo etxebizitzak baldintzak betetzen ez baditu, kendutako diru guztia itzuli beharko duzu eta baita disfrutatutako kenkarien gaineko interesak ere.

 

  • Errentagarritasuna: banku batzuk etxebizitza-kontuetan gordetako zenbatekoen gaineko interesak eskaintzen hasi dira, eta, batzuetan, baldintza hobeak eskaintzen dituzte zure hipoteka banku berean kontratatzen baduzu.

  • Kapitala ibilgetzea: Zigorrei aurre egiten ez badiezu, ezin izango dituzu etxebizitza kontu batean jarritako kopuruak baliatu. Baloratu diru hori berehala behar duzun.

Zure helburua modu ordenatuan aurreztea bada, baina etxebizitza bat erosteko asmorik ez baduzu, horrelako produktuak ez dira zuretzat. 

Ezagutzen ez dituzun hitz edo kontzeptuak? Erabili gure Glosarioa!
GLOSARIOA