0
This content is only accessible to Premium users.
Premium is a role reserved for certain users of the community. Find out how to obtain it.
Go premium and get these benefits:
Access to special content
Exclusive opportunities
Specialized channels
And many more advantages
Get in touch with the promoters of your community to find out how to become Premium
Etxebide: betekizun orokorrak
Published by Gaz
11/10/2023
News Housing/Rent, Where to live, Items, Housing – Purchase
AURKIBIDEA
  1. Etxebide zer da?
  2. Betekizun orokorrak
  3. Nola eman izena Etxebiden
  4. Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emateko

  • Adina: Eskatzaileetako bat gutxienez adinduna edo emantzipatutako adingabea izatea.
  •  Errolda: Atzerritarra izanez gero, indarrean dagoen Egoitza Txartela edukitzea. Etxebizitza erosi nahi dutenek iraupen luzeko baimena beharko dute, eta etxebizitza alokatu nahi dutenek, nahikoa izango dute aldi baterako baimenarekin.
  •  Identifikazioa: Etxebizitzaren etorkizuneko pertsona titularren bat Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren baten erroldatuta egotea.
  • Diru-sarrerak: Egiaztatu behar duzue, itxitako azken zerga-urtean, etxebizitzaren titular izango zareten pertsonen diru-sarrera haztatuak, gehienez ondokoak direla: 
    • Alokairua: 0€ eta 43.753,71€ bitartean (etxebizitza mota bakoitzeko eskakizunak ikusteko, sakatu hemen)  
    • Erosketa: 9.000€ eta 56.094,5€ bitartean (etxebizitza mota bakoitzeko eskakizunak ikusteko, sakatu hemen)
 Diru-sarrera haztatuak arin eta erraz kalkulatzeko, eragiketa zuzenean honako kalkulagailuaren bidez egiteko aukera eskaini nahi dizugu; bertan, diru-sarreren, bizikidetza-unitateko pertsona-kopuruaren gaineko datuak eta bizikidetza-unitatea osatzen duen pertsona-kopuru horretatik diru-sarrerak zenbatek dakartzazuen adierazten duten datuak baino ez dituzu eman behar. Diru-sarreren simulazioa.

Etxebizitza-premia: Bizikidetza-unitateko pertsona guztiek ez dute etxebizitzarik izan behar jabetzan, azalera-eskubidean edo gozamenean inskripzio-eskaeraren datatik aurreko bi urteetan. Jabetza soila izanez gero, alokairu-erregimenean bakarrik inskribatu ahal izango da. Etxebizitza premiaren inguruko informazio gehiago hemen topa dezakezu. 


Kolektibo kaltebera horietako bateko kide bazara (mugikortasun urria edo adimen-ezintasuna duten pertsonak; banandutako edo dibortziatutako pertsonak eta amaitutako izatezko bikoteak , 70 urteko edo hortik gorako pertsonak; edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak), hemen kontsultatu ditzakezu baldintza espezifikoak.


Ezagutzen ez dituzun hitz edo kontzeptuak? Erabili gure Glosarioa!
GLOSARIOA