0
This content is only accessible to Premium users.
Premium is a role reserved for certain users of the community. Find out how to obtain it.
Go premium and get these benefits:
Access to special content
Exclusive opportunities
Specialized channels
And many more advantages
Get in touch with the promoters of your community to find out how to become Premium
Etxebide: Gida
Published by Gaz
11/10/2023
News Housing/Rent, Where to live, Items, Housing – Purchase
Gida honetan, Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuaren funtzionamendua ulertzeko behar duzun informazio guztia izatea nahi dugu.
AURKIBIDEA
  1. Etxebide zer da?
  2. Betekizun orokorrak
  3. Nola eman izena Etxebiden
  4. Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emateko
Etxebide etxebizitzaren euskal zerbitzu publikoko prestazioak osatu eta babesten dituen sare publiko instituzionaleko pieza gakoa da, nahiz eta ez den inondik inora bakarra.
Etxebidek Euskadin babes publikoko etxebizitzen alorrean dagoen eskaria kudeatzen du, etxebizitza eta lurzoruaren merkatuan esku hartzeko plan publiko desberdinen planifikazio eta programazioa eraginkortasunez eta era koordinatuan bete ahal izateko informazio estrategikoa emateko, unean-unean dauden gizarte-beharrizanak estaltze aldera.
Horrez gain, sustapen publikoko etxebizitza-multzo zabalaren adjudikazioa kudeatzen du (gai horretako udal-eskumenak alde batera utzita, nahiz eta normalean horiekin lankidetzan aritu ahal den eta aritzen den adjudikazio-prozesuan, bere zerbitzuak ematearen bidez).
Zerbitzuak ematean, hain zuzen ere, gardentasuna, berdintasuna, eraginkortasuna eta gizarte-eragina printzipio nagusi eta saihestezinak dira, erakunde publikoa dela kontuan hartuta.
Pertsonak garrantzitsuak dira Etxebiden. Gure bezeroak garrantzitsuak dira, etxebizitzaren alorrean beharrizanak eta kezkak dituzten eta beren eskaria estaltzeko eskubidea duten herritarrak baitira. Eta Etxebiden lan egiten dugun pertsonak ere garrantzitsuak gara. Etxebizitzaren Euskal Zerbitzu kalitatezkoa eskaintzeko ahaleginean ari baikara, gure bezeroen beharrak ase ahal izateko. 

Ezagutzen ez dituzun hitz edo kontzeptuak? Erabili gure Glosarioa!
GLOSARIOA