0
This content is only accessible to Premium users.
Premium is a role reserved for certain users of the community. Find out how to obtain it.
Go premium and get these benefits:
Access to special content
Exclusive opportunities
Specialized channels
And many more advantages
Get in touch with the promoters of your community to find out how to become Premium
ETXEBIDE: nola eman izena
Published by Gaz
11/10/2023
News Housing/Rent, Where to live, Items, Housing – Purchase
AURKIBIDEA
  1. Etxebide zer da?
  2. Betekizun orokorrak
  3. Nola eman izena Etxebiden
  4. Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emateko
  5. Etxebizitzaren alokairua

Etxebiden izena emateko  baldintzak arretaz irakurri eta betetzen dituzula egiaztatu  ondoren, beharrezko dokumentazioa bildu eta eskaerarekin batera aurkeztu behar duzu. Ez ahaztu  izena emateko formularioa betetzen.  

Eskabidea egiterakoan, gogoratu pertsona bakoitzeko edo bizikidetza-unitate bakoitzeko eskaera bakarra onartuko dela (pertsona bat ezin da eskabide batean baino gehiagotan agertu), eta eskaera hori 2 urtean behin berritu beharko duzula.

 

NOLA IZAPIDETU DEZAKET ESKABIDEA?
1- Izapidetze elektronikoa
Izapidetze elektronikorako, beharrezkoa da:
 - dokumentazioa formatu elektronikoan izatea (pdf).
 - Eusko Jaurlaritzak onartutako baliozko ziurtagiri elektronikoa (B@kQ ziurtagiria, NANe eta/edo ONA txartela) izatea.

Non izapidetuko dut eskaera?
Hemen
   Prozesu osoa amaitu ondoren, eskabidearen sarrera-erregistro ofiziala duen egiaztagiria inprima dezakezu.

 

2-Paperean izapidetzea
Paperean izapidetzeko, honako hau beharko duzu:
  •  Online inprimakia bete eta PDF dokumentua inprimatu, sartutako datuak baieztatu ondoren.
  •  Eskaeraren titular izango diren familia-unitateko kide guztiek sinatu behar dute eskabidea.
  • Paperean eskatutako dokumentazioa.

  1. Nola eta non aurkez dezaket eskaera?

Aurrez aurre, hitzorduarekin:
 Postaz, Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzetara:

  • Araba: Ramiro de Maeztu, 10 01008 Vitoria-Gasteiz.
  • Bizkaia: Kale Nagusia 85 48011 Bilbao.
  • Gipuzkoa: Andia 13 20004 Donostia.


Ezagutzen ez dituzun hitz edo kontzeptuak? Erabili gure Glosarioa!
GLOSARIOA