ETXEBIDE: Instrukzioak esleipen prozeduretan parte hartzeko
News
Housing/Rent, Where to live, Items, Housing – Purchase
AURKIBIDEA
- Etxebide zer da?
- Betekizun orokorrak
- Nola eman izena Etxebiden
- Instrukzioak esleipen prozeduretan parte hartzeko
Jarraian, inskripzioa egin ahal izateko eta etxebizitza babestuen sustapenen esleipenean parte hartu ahal izateko jarraitu beharreko urrats guztiak zehaztuko dira.
1. Urratsa:
Sartu etxebizitzen esleipenean parte hartu ahal izateko pantailan (Esleipenak/Izena eman esleipen prozeduretan sartzeko) bertan izena emateko identifikatu ondoren.
Identifikatu eta gero, zuzenean sartuko zara etxebizitza sustapenen informazioa jasotzen duen espedientearen atalera.
2. Urratsa
Zure espedientearen baldintzen arabera egokitzen den sustapenik zabalik balego, zerrenda batean ikusiko zenuke zeintzuetan parte har dezakezun.
Zerrendak sustapenaren kodearen eta udalerriaren arabera zerrendatzen dira.
Garrantzitsua da maiz kontsultatzea Etxebideren albisteak, zure interesekoak izan daitezkeen promozio berriak ez galtzeko.
3. Urratsa
Sustapenaren informazioa ikus badezakezu, Parte hartu nahi dut botoia agertuko zaizu, sustapenean parte hartu nahi izanez gero sakatu behar duzuna.
Botoi hori sakatzean, leiho bat irekiko da, eta, bertatik, partaidetzaren benetako inskripzioa egingo duzu. Horretarako, parte-hartzeari buruzko galderari baietz erantzun beharko diozu, edo ez parte hartzeari utzi nahi diozunean.
4. Urratsa
Galderari erantzun ondoren, Gorde eta jarraitu botoia sakatu. Itxaronaldi labur baten ondoren, izapidea ondo burutu dela informatzeko pantaila bat agertuko zaizu.
Nahi baduzu, egiaztagiria inprimatu dezakezu.
Amaitzeko, itxi leiho hau sustapenen atalera bueltatu ahal izateko.
Informazio gehiago izateko: https://www.euskadi.eus/instrukzioak-esleipen-prozeduretan-parte-hartzeko/web01-a2etxebi/eu/
* Bideo bat ere ikusi ahal izango duzu izena emateko prozedura osoarekin.
Ezagutzen ez dituzun hitz edo kontzeptuak? Erabili gure Glosarioa!
Gaz
Links of interest
https://gaz.eus/resources/etxebide-gida
https://gaz.eus/resources/etxebide-betekizun-orokorrak
https://gaz.eus/resources/etxebide-nola-mena-izena
https://gaz.eus/resources/etxebide-instrukzioak-esleipen-prozeduretan-parte-h...
https://apps.euskadi.eus/x39-appcont/es/x91aEtxebideWar/expediente/inscripcio...
https://www.etxebide.euskadi.eus/x39-noticiax/eu/?r01kQry=tC%3Aeuskadi%3BtT%3...
https://www.euskadi.eus/instrukzioak-esleipen-prozeduretan-parte-hartzeko/web...
https://gaz.eus/search?utf8=%E2%9C%93&q=&country=0&category=5768&...