0
This content is only accessible to Premium users.
Premium is a role reserved for certain users of the community. Find out how to obtain it.
Go premium and get these benefits:
Access to special content
Exclusive opportunities
Specialized channels
And many more advantages
Get in touch with the promoters of your community to find out how to become Premium
Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE): Beste izapide batzuk
Published by Gaz
31/10/2024
News Items, Ancillary expenditure, Ancillary expenditure, Other procedures
Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) hileroko prestazio ekonomiko bat da nahikoa baliabide ez duten bizikidetza-unitate bateko pertsona eta familien oinarrizko premiei erantzuteko, eta haiei lan- eta gizarte-inklusioan laguntzeko ematen dena.

  1. DBE: Zer da? 
  2. DBE: Zer ezaugarri ditu?
  3. DBE: Nori dago zuzenduta? 
  4. DBE: Zeintzuk dira bere betebeharrak? 
  5. DBE: Nola zehazten da zenbatekoa?
  6. DBE: Eteteko edo azkentzeko arrazoiak?
  7. DBE: Eskaera eta dokumentazioa
  8. DBE: Eskaerarekin lotutako beste alderdi batzuk 
  9. DBE: Beste izapide batzuk
 

Behin DBE aitortuta, titularra eta onuradunek haien egoera aldatzen duten edo haien betekizunen eta betebeharren betearazpenean eragina duten inguruabarrak komunikatu behar dituzte.

 

Komunikatu behar diren gertakari edo aldaketa garrantzitsuen artean, honako hauek aurki daitezke:

  • Inguruabar pertsonalen aldaketa (desgaitasuna aitortzea, pentsioa aitortzea, genero-indarkeriaren edo etxeko indarkeriaren biktima izatea…)
  • Bizikidetza-unitatearen aldaketa, pertsona berria gehitu delako (bikote berria, jaiotza…), ez dagoelako (lekuz aldatzea ikasketengatik edo lanarengatik, egoitzan, espetxean, osasun-zentroan edo desintoxikazio-zentroan sartzea…) edo bajan eman delako (hiltzea…)
  • Helbide-aldaketa
  • Telefonoaren edo posta elektronikoaren aldaketa
  • Banku-kontuaren aldaketa
  • Diru-sarreren aldaketa (sarrera berriak, zeudenak aldatzea edo uztea)
  • Ondarearen aldaketa (ondasun higigarriak edo higiezinak, Espainian edo atzerrian, esaterako, ibilgailuak, sozietateetako partaidetzak, etxebizitzak, garajeak, trastelekuak…)
  • Beste gertakari garrantzitsuak
 

Titularra hil edo aipatutako lekuetan sartzen bada, DBE-aren titularraren aldaketa eska daiteke.

DBE-aren titularra eta onuradunek Euskal Autonomia Erkidegotik egindako irteerak eta itzulerak ere komunikatu behar dituzte.


Ezagutzen ez dituzun hitz edo kontzeptuak? Erabili gure Glosarioa!
GLOSARIOA