Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE): Zeintzuk dira bere betebeharrak?
News
Items, Ancillary expenditure, Ancillary expenditure
Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) hileroko prestazio ekonomiko bat da nahikoa baliabide ez duten bizikidetza-unitate bateko pertsona eta familien oinarrizko premiei erantzuteko, eta haiei lan- eta gizarte-inklusioan laguntzeko ematen dena.
Aurkibidea:
Aurkibidea:
- DBE: Zer da?
- DBE: Zer ezaugarri ditu?
- DBE: Nori dago zuzenduta?
- DBE: Zeintzuk dira bere betebeharrak?
- DBE: Nola zehazten da zenbatekoa?
- DBE: Eteteko edo azkentzeko arrazoiak?
- DBE: Eskaera eta dokumentazioa
- DBE: Eskaerarekin lotutako beste alderdi batzuk
- DBE: Beste izapide batzuk
DBE-aren titularrek eta onuradunek, prestazioa jasotzeko eskubidea izateko betekizunez gainera, betebehar batzuk dituzte prestazioa jasotzen duten aldi osoan.
DBE-aren titularrek eta onuradunek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan aritzea, informazio egiazkoa eta eguneratua emanez, bai eta beharrezko dokumentazioa ere, eta komunikatzea betekizun eta betebeharren betearazpenean eragina duten inguruabarrak.
- Gizarteratzen laguntzen duten tresna eta zerbitzuetan parte hartzea, lagunduz:
- Gizarte- eta lan-inklusioa lortzeko beharrak detektatzen dituen hasierako balorazioan.
- Inklusiorako Programa Integratu eta Pertsonala egiten eta plan hori sinatuz (2 urteko iraupena).
- Enplegurako edo enpleguaren aurreko zerbitzuetarako prest egotea, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu- edo zerbitzu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea. Honako hau salbuetsita dago baldin eta titularrak eta onuradunak enpleguarekin bateragarri ez diren ikasketa arautuak egiten badituzte, pentsiodunak badira, % 65eko desgaitasuna edo handiagoa edo gutxienez II. graduko mendekotasun-egoera aitortuta badute, edo salbuespena zehazten denean.
- Bidegabe jasotako zenbatekoak itzultzea.
- Administrazioa laguntzea, haren aurrean agertzea dei egiten zaienean (egiaztatutako eta justifikatutako arrazoiak izan ezik), eta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kontrolak eta ikuskapenak eginez gero, haiek erraztea (ausazko kontrolak eta gutxienez bi urtean behin).
Bestalde, arrazoi justifikaturik ezean, DBE-aren titular eta onuradunek ezin izango dute:
- Enplegu-eskaintza bati uko egin.
- Lan-jarduera borondatez utzi edo borondatezko baja hartu.
- Borondatezko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartu.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edo erakunde laguntzaile batek emandako enplegurako prestakuntza-ikastaro bat borondatez utzi edo horretara ez joatea, edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak proposatutako enplegurako hautaketa-prozesu batean parterik ez hartzea.
Ezagutzen ez dituzun hitz edo kontzeptuak? Erabili gure Glosarioa!
Gaz
Links of interest
https://gaz.eus/resources/diru-sarrerak-bermatzeko-errenta-dbe-zer-da
https://gaz.eus/resources/diru-sarrerak-bermatzeko-errenta-dbe-zer-ezaugarri-...
https://gaz.eus/resources/diru-sarrerak-bermatzeko-errenta-dbe-nori-dago-zuze...
https://gaz.eus/resources/diru-sarrerak-bermatzeko-errenta-dbe-nola-zehazten-...
https://gaz.eus/resources/diru-sarrerak-bermatzeko-errenta-dbe-eteteko-edo-az...
https://gaz.eus/resources/diru-sarrerak-bermatzeko-errenta-dbe-eskaera-eta-do...
https://gaz.eus/resources/diru-sarrerak-bermatzeko-errenta-dbe-eskaerarekin-l...
https://gaz.eus/resources/diru-sarrerak-bermatzeko-errenta-dbe-beste-izapide-...
https://gaz.eus/search?utf8=%E2%9C%93&q=&country=0&category=5768&...