0
This content is only accessible to Premium users.
Premium is a role reserved for certain users of the community. Find out how to obtain it.
Go premium and get these benefits:
Access to special content
Exclusive opportunities
Specialized channels
And many more advantages
Get in touch with the promoters of your community to find out how to become Premium
Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE): Nola zehazten da zenbatekoa?
Published by Gaz
23/10/2023
News Items, Ancillary expenditure, Ancillary expenditure
Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) hileroko prestazio ekonomiko bat da nahikoa baliabide ez duten bizikidetza-unitate bateko pertsona eta familien oinarrizko premiei erantzuteko, eta haiei lan- eta gizarte-inklusioan laguntzeko ematen dena.

Aurkibidea:
  1. DBE: Zer da? 
  2. DBE: Zer ezaugarri ditu?
  3. DBE: Nori dago zuzenduta? 
  4. DBE: Zeintzuk dira bere betebeharrak? 
  5. DBE: Nola zehazten da zenbatekoa?
  6. DBE: Eteteko edo azkentzeko arrazoiak?
  7. DBE: Eskaera eta dokumentazioa
  8. DBE: Eskaerarekin lotutako beste alderdi batzuk 
  9. DBE: Beste izapide batzuk

Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) hileroko prestazio ekonomiko bat da nahikoa baliabide ez duten bizikidetza-unitate bateko pertsona eta familien oinarrizko premiei erantzuteko, eta haiei lan- eta gizarte-inklusioan laguntzeko ematen dena.
Bizikidetza-unitate bakoitzari hilero DBE dagokio eta hiru hilean behin eguneratzen da. DBE aitortzeko eta eguneratzeko, bizikidetza-unitatearen osaera eta ezaugarriak hartzen dira kontuan.
Bizikidetza-unitate bati hilero dagokion DBE-aren zenbatekoa  zehazteko, kontuan hartuko da, batetik, gehieneko errenta bermatuaren eta, bestetik, bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona guztien errenta eta diru-sarrera eskuragarrien osotasunaren arteko aldea, enplegurako pizgarriak aplikatu ondoren.

2023. urterako gehieneko errenta bermatuaren hileko zenbatekoa jakin nahi baduzu, begiratu taula hau.
6.jpg 83.49 KB
 Garrantzitsua!! DBE bateragarri da prestazioaren eskatzaileek eta onuradunek beren konturako jarduera ekonomikoaren edo lanaren bidez lortutako errentekin. Enplegurako pizgarrien bitartez, lanetik lortutako diru-sarreren ehuneko batzuk kanpo uzten dira.

 

Egoitza berean bizikidetza-unitate bat baino gehiago bizi bada, diru-sarrerak bermatzeko  errentaren onuradun izan zein ez, bizikidetza-unitate bakoitzari hilero dagokion prestazioaren zenbatekoa kalkulatzeko, % 15eko beheranzko indize zuzentzailea aplikatuko.

DBE-aren aitorpenean, kontuan hartuko dira eskabidea egiten den hilabetean eskuragarri dauden errenta eta diru-sarrera guztiak, baita data horretako gehieneko  errenta bermatua ere.

DBE kobratzeko eskubidea eskabidea aurkeztu eta hurrengo hilaren lehen egunetik aurrera sortzen da.

DBE-aren hileroko zenbatekoa prestazioaren titularraren kontu baterako banku-transferentzia bidez edota behar bezala baimendutako beste ordainketa modalitate batzuen bidez ordaintzen da. DBE hileko azken egun baliodunean jasotzen da.

 Kasu batzuetan, DBEk Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) barne hartu dezake, etxebizitzaren edo ohiko bizitokiaren alokairu-gastuei aurre egiteko laguntza, gehienez 300€. Prestazio hau ezin da eskatu gaur egun, desagertu egingo baita. EPO aplikatzen jarraituko da etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboa eta Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoa (EPE) garatu arte.

Ezagutzen ez dituzun hitz edo kontzeptuak? Erabili gure Glosarioa!
GLOSARIOA