Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE): Eskaera eta dokumentazioa
News
Items, Ancillary expenditure, Ancillary expenditure
Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) hileroko prestazio ekonomiko bat da nahikoa baliabide ez duten bizikidetza-unitate bateko pertsona eta familien oinarrizko premiei erantzuteko, eta haiei lan- eta gizarte-inklusioan laguntzeko ematen dena.
Aurkibidea:
Aurkibidea:
- DBE: Zer da?
- DBE: Zer ezaugarri ditu?
- DBE: Nori dago zuzenduta?
- DBE: Zeintzuk dira bere betebeharrak?
- DBE: Nola zehazten da zenbatekoa?
- DBE: Eteteko edo azkentzeko arrazoiak?
- DBE: Eskaera eta dokumentazioa
- DBE: Eskaerarekin lotutako beste alderdi batzuk
- DBE: Beste izapide batzuk
DBE eskatzeko, prozedura bat jarraitu eta eskatzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu behar dituzu.
Eskaera
Prestazio hau eskuratzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- beharrezko dokumentazioa prestatu
- egongo balira, formularioak bete
- eskaera bete (zure informazioarekin eta, hala badagokio, zure bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonen informazioarekin)
- eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan.
Eskaera egiterakoan, ziurtatu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin nahi duzun komunikabidea aukeratzea, eta zure harremanetarako datuak sartzea, esaterako zure telefonoa edo posta elektronikoa.
Dokumentazioa
DBE eskatzerakoan, dokumentu batzuk aurkeztea eskatuko zaizu.
Derrigorrezko dokumentuak
Aurkeztu behar dituzun dokumentuak honako hauek dira:
- Eskaera beteta
- Nortasuna egiaztatzen duen dokumentua: Nortasun Agiri Nazionala (NAN), Atzerritarren Identifikazio-Zenbakia (AIZ) edo pasaportea.
- Errolda-ziurtagiri historiko eta kolektiboa.
- Eskubide ekonomikoak baliatzeko betebeharra.
- Bankuko dokumentuak: prestazioaren helbideratzea, titularrak diren banku-kontu guztien egoera jasotzen duen ziurtagiria, eta kontu guztien azken hilabeteko banku mugimenduen laburpena.
- Hala badagokio, titularraren erantzukizunpeko adierazpena.
Dokumentu osagarriak zure egoeran arabera
Kasu batzuetan, dokumentu osagarriak aurkeztu beharko dituzu.
- Zure egoeraren arabera (adibidez, ezkonduta bazaude, izatezko bikotea bazara, ardurapean adingabeak edo pertsona desgaituak badituzu, genero-indarkeriaren edo etxeko indarkeriaren biktima bazara, adingabeak babesteko sistemapean egon bazara...).
- Langilea bazara, edo edozein etekinetatik diru-sarrerak badituzu, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.
- Errentamendu-kontratua baduzu, fidantza-gordailuaren frogagiriarekin batera aurkeztu beharko duzu.
Orri honetan aurkeztu beharreko dokumentuak aurkituko dituzu.
Gogoratu!! Zure eskubidea da dokumentuak ez aurkeztu behar izatea, baldin eta hauek prozeduran eskatzen ez badira edota dagoeneko Administrazioaren esku badaude.
Dokumentuak aurkezteko lekuak
Eskabidea aurrez aurre edo telematikoki aurkez dezakezu.
a) Aurrez aurre: zure helbidearen posta-kodeari dagokion Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan. Hemen Bulegoa bilatu dezakezu eta hitzordua online eskatu edo 945 160 600 telefonora deituz.
b) Telematikoki: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistro elektronikoan.
c) Aurkezteko beste moduak: ahal bada aurreko bi moduetan aurkeztu behar da, baina eskaera 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan dauden lekuetan ere aurkez dezakezu. Adibidez, Posta-bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
Ezagutzen ez dituzun hitz edo kontzeptuak? Erabili gure Glosarioa!
Gaz
Links of interest
https://www.lanbide.euskadi.eus/informazioa/zer-da-rgi/weblan00-content/eu/
https://gaz.eus/resources/diru-sarrerak-bermatzeko-errenta-dbe-zer-da
https://gaz.eus/resources/diru-sarrerak-bermatzeko-errenta-dbe-zer-ezaugarri-...
https://gaz.eus/resources/diru-sarrerak-bermatzeko-errenta-dbe-nori-dago-zuze...
https://gaz.eus/resources/diru-sarrerak-bermatzeko-errenta-dbe-zeintzuk-dira-...
https://gaz.eus/resources/diru-sarrerak-bermatzeko-errenta-dbe-nola-zehazten-...
https://gaz.eus/resources/diru-sarrerak-bermatzeko-errenta-dbe-eteteko-edo-az...
https://gaz.eus/resources/diru-sarrerak-bermatzeko-errenta-dbe-eskaerarekin-l...
https://gaz.eus/resources/diru-sarrerak-bermatzeko-errenta-dbe-beste-izapide-...
https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2016/diru-sarrerak-bermatzeko-errenta-d...
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/GE_OFICINAS?LG=E&ML=OFIMEN1&ML=O...
https://apps.lanbide.euskadi.net/apps/GE_ACCESO_SEDE?LG=E&ML=RGIMEN6&...
https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2015/10/02/pdfs/BOE-A-2015-10565-E.pdf
https://gaz.eus/search?utf8=%E2%9C%93&q=&country=0&category=5768&...