0
This content is only accessible to Premium users.
Premium is a role reserved for certain users of the community. Find out how to obtain it.
Go premium and get these benefits:
Access to special content
Exclusive opportunities
Specialized channels
And many more advantages
Get in touch with the promoters of your community to find out how to become Premium
Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE), zer ezaugarri ditu?
Published by Gaz
21/09/2023
News Items, Ancillary expenditure, Ancillary expenditure
Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) hileroko prestazio ekonomiko bat da nahikoa baliabide ez duten bizikidetza-unitate bateko pertsona eta familien oinarrizko premiei erantzuteko, eta haiei lan- eta gizarte-inklusioan laguntzeko ematen dena.
Aurkibidea:
  1. DBE: Zer da? 
  2. DBE: Zer ezaugarri ditu?
  3. DBE: Nori dago zuzenduta? 
  4. DBE: Zeintzuk dira bere betebeharrak? 
  5. DBE: Nola zehazten da zenbatekoa?
  6. DBE: Eteteko edo azkentzeko arrazoiak?
  7. DBE: Eskaera eta dokumentazioa
  8. DBE: Eskaerarekin lotutako beste alderdi batzuk 
  9. DBE: Beste izapide batzuk
DBE-aren ezaugarriak honako hauek dira:

  • Subsidiarioa: haren eskabidea egin aurretik edo izapidetzen den bitartean, eskubidez izan daitezkeen  pentsio eta prestazio publiko guztiak eskatu behar dira (adibidez, pentsioak, langabezia, subsidioa, mantenu-pentsioa, etab.).
  • Osagarria: titularrak eta bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonek dituzten baliabide ekonomikoekin eta jasotzen ari diren prestazio ekonomiko publikoekin osatzen da.
  • DBE bateragarria da lanetik eratorritako diru-sarrerekin, baldin eta gehieneko diru-sarreren betekizuna eta gainerako betekizunak betetzen jarraitzen badira.
  • Besterenezina: ezin da eskaini betebeharren berme gisa, laga, konpentsatu edo deskontatu, atxiki edo bahitu, legeria aurreikusitako kasuetan eta mugekin izan ezik.
  • Mugagabea: ematea eragin zuten arrazoiek irauten duten bitartean eta haren betekizunak eta betebeharrak betetzen diren bitartean jasotzen jarraituko da.

Ezagutzen ez dituzun hitz edo kontzeptuak? Erabili gure Glosarioa!
GLOSARIOA