0
This content is only accessible to Premium users.
Premium is a role reserved for certain users of the community. Find out how to obtain it.
Go premium and get these benefits:
Access to special content
Exclusive opportunities
Specialized channels
And many more advantages
Get in touch with the promoters of your community to find out how to become Premium
Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE): Eskaerarekin lotutako beste alderdi batzuk
Published by Gaz
11/10/2024
News Items, Ancillary expenditure, Ancillary expenditure
Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) hileroko prestazio ekonomiko bat da nahikoa baliabide ez duten bizikidetza-unitate bateko pertsona eta familien oinarrizko premiei erantzuteko, eta haiei lan- eta gizarte-inklusioan laguntzeko ematen dena.

Aurkibidea:
  1. DBE: Zer da? 
  2. DBE: Zer ezaugarri ditu?
  3. DBE: Nori dago zuzenduta? 
  4. DBE: Zeintzuk dira bere betebeharrak? 
  5. DBE: Nola zehazten da zenbatekoa?
  6. DBE: Eteteko edo azkentzeko arrazoiak?
  7. DBE: Eskaera eta dokumentazioa
  8. DBE: Eskaerarekin lotutako beste alderdi batzuk 
  9. DBE: Beste izapide batzuk
DBE eskatzerakoan, badira kontuan hartu behar dituzun beste alderdi eta izapide batzuk, esaterako, betekizunak betetzeko betebeharra, zer egin eskaeran akatsen bat badago, ebazpena noiz jakinarazten dizuten edo errekurtsoa nola aurkeztu ezezkoa bada.

Betekizunak betetzeko betebeharra

Eskaera aurkezten duzun datan DBE-aren titularra izateko betekizunak bete behar dituzu, salbu eta eskubidez izan daitezkeen pentsio eta prestazio publiko guztiak eskatzeko betekizuna, DBE aitortzeko izapidean egiaztatu ahal izango duzuna. Betekizun hauek prestazioa jasotzen duzun denboran ere bete beharko dituzu.

Eskaeraren zuzenketa


Zure eskaeran edo dokumentazioan akatsik detektatuz gero, edo hauek osatu behar dituzunean, jakinaraziko dizute 10 eguneko epean zuzentzeko. Epea luzatzea eska dezakezu dagokion inprimakia betez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Betekizunak betetzen dituzula egiaztatu ondoren, ebazpena jakinaraziko dizute gehienez ere 3 hilabeteko epean. Hainbat egoera gerta daitezke:

a)       Ebazpena ez dizute epe horretan jakinarazten à zure eskaera baietsitzat hartuko da.
b)      Ebazpena  eskaera berresten du à zure eskaera baietsi da.
c)       Ebazpena eskaera ukatzen du à zure eskaera ezetsi da.


Lehenengo bi kasuetan, DBE jasotzeko eskubidea aitortuko zaizu. Gainera, ebazpenean eskubidea zer egunetik aurrera aitortzen zaizun eta zure bizikidetza-unitateak hilean jasoko duen zenbatekoa zehaztuko da.

Ebazpenak zure eskaera ezesten badu, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakezu.

  • ¿Non? Ebazpena eman duen organoan edo haren hierarkian goragoko mailakoan, errekurtsoa ebatsiko duena.
  • ¿Noiz jartzen duzu? Hilabeteko epean ebazpenetik.
  • ¿Zer epe daukate errekurtsoaren ebazpena emateko? Ebazpena emateko eta zuri jakinarazteko epea 3 hilabetekoa da. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik ez badago, zure errekurtsoa ezetsitzat hartuko da.
  • Zure errekurtsoa ezesten badute, ¿zer egin dezakezu?  Errekurtso hau administrazio-bidea amaitzen du, beraz, ados ez bazaude, auzibidetik Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakezu.

Garrantzitsua!! Ebazpenean errekurtsoak aurkezteko jarraitu beharreko urratsak agertuko zaizkizu.

Ezagutzen ez dituzun hitz edo kontzeptuak? Erabili gure Glosarioa!
GLOSARIOA