0
This content is only accessible to Premium users.
Premium is a role reserved for certain users of the community. Find out how to obtain it.
Go premium and get these benefits:
Access to special content
Exclusive opportunities
Specialized channels
And many more advantages
Get in touch with the promoters of your community to find out how to become Premium
Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE): Nori dago zuzenduta?
Published by Gaz
23/10/2023
News Items, Ancillary expenditure, Ancillary expenditure
Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) hileroko prestazio ekonomiko bat da nahikoa baliabide ez duten bizikidetza-unitate bateko pertsona eta familien oinarrizko premiei erantzuteko, eta haiei lan- eta gizarte-inklusioan laguntzeko ematen dena.

Aurkibidea:
  1. DBE: Zer da? 
  2. DBE: Zer ezaugarri ditu?
  3. DBE: Nori dago zuzenduta? 
  4. DBE: Zeintzuk dira bere betebeharrak? 
  5. DBE: Nola zehazten da zenbatekoa?
  6. DBE: Eteteko edo azkentzeko arrazoiak?
  7. DBE: Eskaera eta dokumentazioa
  8. DBE: Eskaerarekin lotutako beste alderdi batzuk 
  9. DBE: Beste izapide batzuk

Prestazio hau baliabiderik ez duten edo, baliabideak izanda, beren oinarrizko beharrizanak asetzeko nahikoak ez diren pertsonek kobra dezakete, baldin eta prestazioa jasotzeko betekizunak betetzen badituzte.

Izan daitezke lanik gabeko pertsonak, baliabide gutxiko langileak, pentsiodunak, bestelako pentsioen hartzaileak, egoitza-baimenik gabeko etorkinak, etab.
DBE-an titularrak, onuradunak eta bizikidetza-unitateak bereizten dira.

Bizikidetza-unitateak


Kontzeptu hau DBE-an erabiltzen da zein pertsonak osatuko duten familia-unitatea zehazteko, dagokion laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko eta betekizunak eta betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko.

 Bizikidetza-unitatea etxebizitza batean bizi den pertsonak edo pertsonek osatzen dute, eta harreman hauetakoren batek lotzen ditu:

  • Odolkidetasuna edo ezkontza-ahaidetasuna bigarren mailarainokoa.
  • Adopzioa edo familia-harrera iraunkorra edo adopzio aurrekoa.
  • Ezkontza edo ezkontzaren antzeko harremanaren bidez lotuta (esaterako, izatezko bikoteak).
Bizileku berean lotura horiek ez dituzten pertsonak bizi badira, pertsona bakarreko bizikidetza-unitateak, edo bizikide guztiak edo batzuk biltzen dituen bizikidetza-unitate bat eratu ahal izango da.

 Badira salbuespen batzuk aurreko kasuetan, ezohiko bizikidetza-unitate gisa ezagutzen direnak. Hauek osatzen dira bizikidetza-unitate bereko kideak inguruabar zehatz batzuk dituztenean (adibidez, genero-indarkeriaren biktima edo etxeko indarkeriaren biktima izatea, banantzeko edo dibortziatzeko izapideak hasi izana, edo ohiko egoitza utzi izana errentak ez ordaintzeagatiko utzarazpena dela eta).

 Garrantzitsua da kontuan hartzea familia-unitate batean titular bat egon behar dela beti. Bizikidetza-unitateko gainerako kideak onuradunak dira.

Pertsona bakarreko bizikidetza-unitateen kasuan, titularra prestazioen eta zerbitzuen onuradun izango da.

Pertsona bera bizikidetza-unitate bakar batean sartu daiteke.


Titularrak


DBE-aren titularra izateko, hurrengo betekizunak bete behar dituzu:

  • 18 urtetik gorakoa izatea (salbu adingabe emantzipatuen kasu batzuetan).
  • 18 eta 29 urte bitartekoa bazara, gainera, modu independentean bizi izana eskabidea egin baino urtebete lehenagotik gutxienez, zure guraso, tutore edo abegi-emaileen bizilekua ez den beste batean.
  • 18 eta 23 urte bitartekoa bazara, gainera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-zerbitzuen eskatzaile gisa izena emanda egotea eskaera egin aurreko urtean eta dagozkion betebeharrak bete, edo eskaera egiten den egunean Gizarte Segurantzaren sisteman jasotako araubideetako edozeinetan alta-egoeran egotea edo azken 2 urteetan gutxienez 240 egunez aipatutako araubideetako edozeinetan alta emanda egon izana.
  • Bizikidetza-unitateetako batean sartuta egotea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) udalerriren batean erroldatuta egotea eta bertan benetako bizilekua izatea modu jarraituan, gutxienez eskaera egin aurreko hiru urteetan.
Betekizun hau betetzen ez baduzu, edo egoera berezientzako zehaztutakoak,  onartzen da epea bost urtez jarraian eskaera egin aurreko hamar urteen barruan izatea.
Benetako bizilekua EAEn duzula ulertuko da baldin eta EAEtik kanpo egindako egonaldiak ez badira 90 egunetik gorakoak urte bakoitzeko.
  • Premia ekonomikoan egotea.
  • Eskubidez izan ditzakezun pentsio eta prestazio publiko guztiak eskatu izana (pentsioak, langabezia, subsidioa, mantenu-pentsioa, etab.).
  • Hemen eskatu beharreko laguntzen, prestazioen eta diru-laguntzen zerrenda aurkituko duzu.
  • Espetxe batean erregimen arruntean edo itxian barneratuta ez egotea, ez eta izaera sozial, sanitario edo soziosanitarioko egoitza-zerbitzu bateko plaza iraunkor baten erabiltzaile izatea, plaza hori oso-osorik funts publikoekin finantzatuta dagoenean.

 Kasu batzuetan betekizun hauek alda daitezke, adibidez, errefuxiatua bazara, ezohiko bizikidetza-unitateetako kidea bazara, % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua edo mendekotasun-kalifikazioa baduzu, edo premia larria dakarten egoeretan bazaude.

Onuradunak


DBE-aren onuraduna izateko hurrengo betekizunak bete behar dituzu:

  • DBE-aren titularraren bizileku berean erroldatuta egotea eta bertan benetako bizilekua izatea.
Bizileku berean bizi beharra salbuetsita geratuko da ikasketa, lan, tratamendu 
mediko, errehabilitazio edo antzeko beste arrazoi batzuengatik, baldin eta 
horien iraupena iragankorra bada.
  • DBE-aren titularraren bizikidetza-unitatean sartzea.
  • Gainera, titularraren betekizunen kasuan bezala, Ppremia ekonomikoan egotea etatea.
  • Eskubidez izan ditzakezun pentsio eta prestazio publiko guztiak eskatu izana (pentsioak, langabezia, subsidioa, mantenu-pentsioa, etab.).
Hemen eskatu beharreko laguntzen, prestazioen eta diru-laguntzen zerrenda aurkituko duzu.
 
DBE-ari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero (esaterako, zeintzuk diren titularren eta onuradunen betebeharrak edo nola egin eskaera), gure gainerako edukiak kontsulta ditzakezu (ikusi aurkibidea), baita Euskadi.eus eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren orri ofizialak ere. 

Ezagutzen ez dituzun hitz edo kontzeptuak? Erabili gure Glosarioa!
GLOSARIOA