0
This content is only accessible to Premium users.
Premium is a role reserved for certain users of the community. Find out how to obtain it.
Go premium and get these benefits:
Access to special content
Exclusive opportunities
Specialized channels
And many more advantages
Get in touch with the promoters of your community to find out how to become Premium
Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE), zer da?
Published by Gaz
21/09/2023
News Items, Ancillary expenditure, Ancillary expenditure
Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) hileroko prestazio ekonomiko bat da nahikoa baliabide ez duten bizikidetza-unitate bateko pertsona eta familien oinarrizko premiei erantzuteko, eta haiei lan- eta gizarte-inklusioan laguntzeko ematen dena.

Aurkibidea:
  1. DBE: Zer da? 
  2. DBE: Zer ezaugarri ditu?
  3. DBE: Nori dago zuzenduta? 
  4. DBE: Zeintzuk dira bere betebeharrak? 
  5. DBE: Nola zehazten da zenbatekoa?
  6. DBE: Eteteko edo azkentzeko arrazoiak?
  7. DBE: Eskaera eta dokumentazioa
  8. DBE: Eskaerarekin lotutako beste alderdi batzuk 
  9. DBE: Beste izapide batzuk



DBE prestazio subsidiarioa, osagarria, besterenezina eta mugagabea da.

Prestazio hau baliabiderik ez duten edo, baliabideak izanda, beren oinarrizko beharrizanak asetzeko nahikoak ez diren pertsonek kobra dezakete, baldin eta prestazioa jasotzeko betekizunak betetzen badituzte. Izan daitezke lanik gabeko pertsonak, baliabide gutxiko langileak, pentsiodunak, bestelako pentsioen hartzaileak, egoitza-baimenik gabeko etorkinak, etab.

DBE-aren titularrek eta onuradunek betekizunak eta betebeharrak bete beharko dituzte prestazioa jasotzen duten aldi osoan. Bestela, prestazioa eten edo iraungiko da kasuaren arabera.

DBE aitortu eta kontrolatzeko eskumena Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari dagokio.

DBE-aren aitorpenean, eskabidea egiten den hilabetean eskuragarri dauden errenta eta diru-sarrera guztiak, baita data horretako gehieneko errenta bermatua ere hartuko dira kontuan.

Bizikidetza-unitate bakoitzari hilero DBE dagokio eta hiru hilean behin eguneratzen da, eskuragarri dauden errenta eta diru-sarrera guztiak eta aldi berari dagokion gehieneko errenta bermatua kontuan hartuta.

Bizikidetza-unitate bati hilero dagokion DBE-aren zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko da gehieneko errenta bermatuaren eta bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona guztien errenta eta diru-sarrera eskuragarrien osotasunaren arteko aldea, egoki diren enplegurako pizgarriak aplikatu ondoren. 

DBE-aren araudia ezagutu nahi baduzu, kontsultatu “14/2022 LEGEA, abenduaren 22koa, Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemarena”.

Ezagutzen ez dituzun hitz edo kontzeptuak? Erabili gure Glosarioa!
GLOSARIOA